IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI institutuko Gorputz Hezkuntza Mintegiak lan hau aurkeztu du
- Kokapena:
IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI institutua Donostiako Amara auzoan kokatuta dago. Bertan DBH eta Batxillegorko ikasketak eskaintzen dira. Inguruan jarduera fisikoak egiteko baldintza ezin hobeak ditugu:
-Anoetako kirol instalakuntzak.
-Ingurune naturalak: Kristina enea parkea, Aieteko parkea, Puioko parkea, Miramon parkea, Ametzagainako parkea, Urgul, Ulia, Kontxa, Zurriola, Urumea...
-Donostiako bidegorriak.
Gorputz Heziketako Mintegitik gure inguruak eskeintzen digun baliabideak aprobetxatuz ohiturak eta jarrerak osansuntsuetan hezitzen dugu.
Hauek dira egiten ditugun jarduera batzuk:
- Gorputz hezkuntzako ekintza osagarriak.
- Bizikletaz Donostiari Bira (ikus bideoa)
- Miramon bizikleta irteera.
- Parkez parke Donostian zehar (ikus bideoa)
- Orientazioa:
- Hiriko orientazioa.
- Parkean orientazioa (Cristina Enean).
- Ulia irteera.
- Puio eta Aieteko parkea irteera.
- Uretako mugikortasuna:
- Donostian:
- Arrauna Urumea ibaian (ikus bideoa)
- Piraguismoa Ondarretan (ikus bideoa)
- Piraguismoa Kontxan (ikus bideoa)
- Surfa Zurriolan
- Bidarrai:
- Rafting Errobi ibaian (ikus bideoa)
- Izotz Hockey Txuri Urdin-ean (ikus bideoa)
- Pala Balda frontoian (ikus bideoa)
- Softball Loiolan (ikus bideoa)
- Eskia Gourette-n (ikus bideoa)
- Eskrima Pio Baroja-n (ikus bideoa)
- Eskalada Pio Baroja-n (ikus bideoa)
- Padel Donostiako Tenis Elkartean (ikus bideoa)
- Arku tiraketa Diarco Elkartean
- Naturan talde gidaritza.
- Ibilbidea egin aurretik:
- Ibilbidea egin. Distantzia, desnibela, iraupena kalkulatu. Zailtasun maila taldeari egokitu.
- Ibilbidean ihesbideak eta aldaerak aurkitu eta prestatu.
- Geldiuneak programatu ura eta janaria kontuan izanik.
- Antolaketa: ikasleei zirkularrak eta arauak banatu.
- Irakasleen gidari taldea antolatu. Materiala banatu.
- Segurtasun neurriak aurreikusi.
- Botikinak prestatu.
- Ibilbidean zehar:
- Gidariak lau taldeetan banatzen dira:
- Aurreko taldea: Ibilbidea, erritmoa, geldiuneak erabaki eta talde osoa kooordinatu.
- Erdiko taldea: Taldea bildu, hutsuneak gertatu ez daitezen. Aurreko gidariei taldeari buruzko informazioa pasa. Taldearen osotasuna mantendu.
- Atzeko taldea: Taldea itxi, atzeko erritmoa bizkortu.
- Azkeneko taldea: arazoak dituztenei erantzun. Beharrezkoa bada zaurituekin ihesbidetik ibilbidetik atera.
- Gidari talde bakoitzean gutxienez bi gidari egongo dira. Talde bakoitzak material hau eramango du:
- Aurreko taldea: Iparrorratza, ordularia, talkia, telefonoa, ibilbidearen mapa, ikasleen zerrendak.
- Erdiko taldea: Talkia, telefonoa, ibilbidearen mapa, ikasleen zerrendak, botikin txikia.
- Atzeko taldea: Talkia, telefonoa, ibilbidearen mapa, ikasleen zerrendak, botikin txikia.
- Azkeneko taldea: Talkia, telefonoa, ibilbidearen mapa, ikasleen zerrendak, botikin handia.
- Bizikleta garraio bide bezala.
- Bizikleta irteeren antolakuntza.
- Taldea 2 irakasleekin joango da.
- Ikasle bakoitzak norbere bizikleta eramango du. Bizikleta egoera egokian ekarriko du.
- Kaskoaren erabilpena derrigorrezkoa da.
- Bidegorriak ongi erabiliko ditugu. Bidegorrietan:
- Trafiko arauak errespetatuko ditugu.
- Ilara batean joan behar da.
- Bidegorrian gelditzerakoan eskubiko aldean egingo dugu, ilara errespetatuz eta beste erabiltzaileei lekua utziz.
- Taldea puskatzen bada, trafiko arauak errespetatu behar dira, aurrekoan harrapatzeagaitik ez hartu arriskurik. Taldea aurrerago itxoingo du denok berriro ere elkartzeko.
- Errespetoz jokatu: oinezkoekin, txirrindulariekin, kotxeekin...
- Bizikleta tailerra.
Irakasle eta ikasleentzako bizikleten mantentze tailerra sortzea baloratzen ari gara.
- "Bizikleta Heziketa" proiektua.
- Gorputz Heziketa klasean ikasle batzuk aldez aurretik prestatutako ibilbide bat egin behar dute.
- Ibilbide honetan egoera desberdinak agertuko dira.
- Bizikleta-oinezko.
- Bizikleta-bizikleta.
- Bizikleta-kotxea.
- Beste gelakideek behaketa fitxak erabiliz gertaera apuntatuko dute.
- Gertatutakoan oinarrituz, gelan eztabaida eta ondorioak aterako dira.
- "Bidegorrian nola ibili" ikasiko da.
- Blogak.
Gure lana blog desberdinen bitartez partekatzen dugu:
No hay comentarios:
Publicar un comentario