27 ene. 2015

BIZIKLETA HEZIKETA Donostiako Ingurugela-CEIDA

Donostiako Ingurugela-CEIDA-k eta Cristina Enea Fundazioa-k antolatuta Donostiako Eskola Agenda 21 proiektuan dauden ikastetxeetako koordinatzaileekin topaketa bat antolatu dute Mugikortasun Jasangarriaren inguruan egiten ari diren lanak partekatzeko.

IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI institutuko Gorputz Hezkuntza Mintegiak lan hau aurkeztu du

  • Kokapena:

IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI institutua Donostiako Amara auzoan kokatuta dago. Bertan DBH eta Batxillegorko ikasketak eskaintzen dira. Inguruan jarduera fisikoak egiteko baldintza ezin hobeak ditugu:
-Anoetako kirol instalakuntzak.
-Ingurune naturalak: Kristina enea parkea, Aieteko parkea, Puioko parkea, Miramon parkea, Ametzagainako parkea, Urgul, Ulia, Kontxa, Zurriola, Urumea...
-Donostiako bidegorriak.

Gorputz Heziketako Mintegitik gure inguruak eskeintzen digun baliabideak aprobetxatuz ohiturak eta jarrerak osansuntsuetan hezitzen dugu.

Hauek dira egiten ditugun jarduera batzuk:

  • Gorputz hezkuntzako ekintza osagarriak. 

Batzuk aipatzen dizkizuegu:

  • Naturan talde gidaritza. 
    • Ibilbidea egin aurretik:
      • Ibilbidea egin. Distantzia, desnibela, iraupena kalkulatu. Zailtasun maila taldeari egokitu.
      • Ibilbidean ihesbideak eta aldaerak aurkitu eta prestatu.
      • Geldiuneak programatu ura eta janaria kontuan izanik.
      • Antolaketa: ikasleei zirkularrak eta arauak banatu. 
      • Irakasleen gidari taldea antolatu. Materiala banatu.
      • Segurtasun neurriak aurreikusi.
      • Botikinak prestatu.
    • Ibilbidean zehar:
      • Gidariak lau taldeetan banatzen dira:
        • Aurreko taldea: Ibilbidea, erritmoa, geldiuneak erabaki eta talde osoa kooordinatu.
        • Erdiko taldea: Taldea bildu, hutsuneak gertatu ez daitezen. Aurreko gidariei taldeari buruzko informazioa pasa. Taldearen osotasuna mantendu.
        • Atzeko taldea: Taldea itxi, atzeko erritmoa bizkortu.
        • Azkeneko taldea: arazoak dituztenei erantzun. Beharrezkoa bada zaurituekin ihesbidetik ibilbidetik atera.
      • Gidari talde bakoitzean gutxienez bi gidari egongo dira. Talde bakoitzak material hau eramango du:
        • Aurreko taldea: Iparrorratza, ordularia, talkia, telefonoa, ibilbidearen mapa, ikasleen zerrendak.
        • Erdiko taldea: Talkia, telefonoa, ibilbidearen mapa, ikasleen zerrendak, botikin txikia.
        • Atzeko taldea: Talkia, telefonoa, ibilbidearen mapa, ikasleen zerrendak, botikin txikia.
        • Azkeneko taldea: Talkia, telefonoa, ibilbidearen mapa, ikasleen zerrendak, botikin handia.

  • Bizikleta garraio bide bezala. 

Ekintza osagarrietara joateko bizikleta garraio modua bezala erabiltzen dugu.

  • Bizikleta irteeren antolakuntza. 

Bizikleta irteeretan honako arauak ditugu:
  • Taldea 2 irakasleekin joango da.
  • Ikasle bakoitzak norbere bizikleta eramango du. Bizikleta egoera egokian ekarriko du.
  • Kaskoaren erabilpena derrigorrezkoa da.
  • Bidegorriak ongi erabiliko ditugu. Bidegorrietan:
    • Trafiko arauak errespetatuko ditugu.
    • Ilara batean joan behar da.
    • Bidegorrian gelditzerakoan eskubiko aldean egingo dugu, ilara errespetatuz eta beste erabiltzaileei lekua utziz.
    • Taldea puskatzen bada, trafiko arauak errespetatu behar dira, aurrekoan harrapatzeagaitik ez hartu arriskurik. Taldea aurrerago itxoingo du denok berriro ere elkartzeko. 
    • Errespetoz jokatu: oinezkoekin, txirrindulariekin, kotxeekin...
  • Bizikleta tailerra. 
Irakasle eta ikasleentzako bizikleten mantentze tailerra sortzea baloratzen ari gara.

  • "Bizikleta Heziketa" proiektua. 

Bizikleta erabilpenean jarrerak lantzeko honela egingo dugu:
  • Gorputz Heziketa klasean ikasle batzuk aldez aurretik prestatutako ibilbide bat egin behar dute.
  • Ibilbide honetan egoera desberdinak agertuko dira.
    • Bizikleta-oinezko.
    • Bizikleta-bizikleta.
    • Bizikleta-kotxea.
  • Beste gelakideek behaketa fitxak erabiliz gertaera apuntatuko dute.
  • Gertatutakoan oinarrituz, gelan eztabaida eta ondorioak aterako dira.
  • "Bidegorrian nola ibili" ikasiko da.

  • Blogak. 
Gure lana blog desberdinen bitartez partekatzen dugu:

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario